2010/09/20

Curso de jardinería y horticultura en Lantxotegi / Lorezaintza eta baratzezaintza ikastaroa Lantxotegin


Lantxotegi elkarteak lorezaintza eta baratzezaintza ikastaro berezi bat eskainiko du 2010-2011 ikasturtean zehar 16-17 urteko gazteei zuzenduta. Modulo horretan parte hartzeko Berriozarko gazteek dute lehentasuna. Nafarroako Gobernuak ordainduko dio irakasleari eta erakunde horrek bere hezkuntza eskaintzaren barrenean sartuko du. Heldu den irailaren 27an hasiko da eta orain arte DBHko ikasketetan ziharduten hamaika gaztek parte hartuko dute.
Eskolak lehengo trenbide-etxean emanen dira, orain arte Berriozarko negutegiak zeuden tokian. Lur-eremua eta eraikina prestatzeko obrak Berriozarko Udalak finantziatu ditu E Plan delakotik ateratako 45.000 €rekin.
La asociación Lantxotegi impartirá durante el curso escolar 2010-2011 un módulo de jardinería y horticultura destinado a jóvenes entre 16 y 18 años para su adaptación profesional. El módulo, en el que tienen preferencia los alumnos de Berriozar, ha sido promovido por esta asociación de Berriozar y será financiado por el Gobierno de Navarra que lo incluye dentro de su oferta educativa. Comenzará el próximo lunes 27 de septiembre y en él participarán once jóvenes que hasta ahora habían cursado la ESO.
El lugar donde se impartirá será la antigua casilla del ferrocarril junto al puente de la carretera al Casco Antiguo; las prácticas se realizarán en el terreno colindante que hasta ahora ocupaban los viveros municipales que fueron trasladados en abril. La adaptación del terreno y edificio ha corrido a cargo del Ayuntamiento de Berriozar, quien ha invertido en la obra 45.000 € financiados por el Plan E.

2010/09/14




Aste eta erdia pasa da ETAk bere azken agiria plazaratu zuenetik. Egun horretan berean eta hurrengoetan iritzi zaparrada sortu zen alderdi politikoen artetik baina, gure ustez, gehienak ez ziren eska zitekeen maila politikoan egon. Egia da hasierako erreakzio horiek gehienak gertakari politiko inportanteetan presente daudela erakusteko egiten dituztela alderdiek, beraz edukiari ez zaio gehiegi begiratu behar eta egiazko erantzunak oraindik etortzeko daudela pentsatu behar genuke, gertakariak pasatu ahala norberak hartuko duen jarrera politikoan egiaztatuko dira.
Gure aldetik, dena den, bat-batekotasunak agerian utzi duen gakoren bat azpimarratu nahi dugu:
- Alderdi batzuek, zentralistek, agiriak izan dezakeen ondorio elektoralari erreparatu diote gehienbat, ez dute ikusmira zabalik erakutsi bakerako eta Euskal Herriaren normalizazio politikorako agiriak izan dezakeen eraginari garrantzia gehiago emateko eta Batasunaren legalizazioak euren emaitza elektoraleetan izan ditzakeen ondorioetan geratu dira. Jarrera politiko pobre bat da.


- Nabarmenak dira, bestalde, PNV edo PSEko diskurtso ezkorretik desmarkatu diren ahots diferenteak. PNVri dagokionean Egibarrek Urkulluk esandakoarekin bat ez datorren balorazio baikorra egin du, PSEren barrenean Jesus Egigurenek baieztatu duena zerikusirik ez du alderdiak ofizialki eman duen balorazioarekin. Ez daiteke pentsa desberdintasun horiek pentsatuta ez daudenik edo gaizkiulertze hutsa direnik, aitzitik bi alderdien joko bikoitza azaltzen dute, gertatuko denaren zain daude eta ez dute arriskatu nahi.

- Ezker abertzale tradizionala eta EAren aldetik gehiegizko baikortasuna azaldu da. Egia da su-etena dela urrats garrantzizkoena une honetan, baina ETAk adierazi duenak ez du segurtatzen urratsa behin betikoa denik, ezta modu iraunkor eta egiaztagarria eginen denik ere, heiek aurreko egunetan eskatu zioten bezala. Urrun geratzen da, halaber, prozesuaren abiapuntu gisa hartu ziren Mitchel printzipioak betetzetik.
Gure aldetik erran dezakegu goizegi dela oraindik balorazio oso bat emateko. Urrats bat izan da, balio handikoa eta pozgarria, baina ez nahikoa. Euskal Herriak gehiago behar du ETAren aldetik normalizazio politikoa, autodeterminazioa eta bakea erdietsi ahal izateko. Gehiago behar du, nola ez, Estatuaren aldetik ere. Biek ala biek onartu beharko dute noizbait euskal herritarrok garela Euskal Herriaren abangoardia politiko bakarra eta erabakitzeko subjektu bakarra eta horretan bakarrik oinarritu daitekeela bake sendo eta egiazko bat.

Berriozarko NaBai bide horretan ari da lanean aspaldiko partez, ilusio eta itxaropen handiak paratu ditu hasi berria den prozesu honetan eta, bere neurri apalean, ongi buka dadin ahal duena egiteko prest dago, horregatik zuhurtziaz eta patxadaz jokatu nahi dugu, nork bere eguneroko arduratik prozesu honen eragile izan daitekeela dakigulako.

2010/09/09

Ramplona 2016 (la siesta de la cultura)




El título habla por sí solo. Ramplona 2016 (La siesta de la cultura) es el nuevo espectáculo de la compañía navarra Iluna Producciones, que opta por el humor, la ironía, la exageración y hasta el sarcasmo para narrar una serie de acontecimientos que, a buen seguro, sonarán mucho al público por su incidencia en la vida pública de la capital navarra y, por extensión, de toda la Comunidad Foral en los últimos tiempos. La obra se estrenará el próximo 8 de octubre en la casa de cultura de Burlada, donde volverá a representarse el día 9.
seguir leyendo

2010/09/07

Jon Valdez Berriozarren / Jon Valdez visita Berriozar


Heldu den larunbatean, irailaren 11a, eguerdiko 12etan, Jon Valdez kafe ekoizle famatua Berriozarko azokara heldu da bere esperientziaren berri emateko.
Jon Valdez (lehen Juan Valdes) deituta, bi urte eman du euskara ikasten euskaltegi batean eta, ahalegin handiaren ondoren, euskaldundu da eta elkarrizketak euskaraz mantentzeko gai da. Horren berri kontatuko digu larunbatean eta, bide batez, Berriozarko heldu guztiak animatuko ditu bide beretik jarraitzeko.
El próximo sábado 11 de septiembre, a las 12 del mediodá, el famoso productor de café Jon Valdez visitará el mercadillo de Berriozar para contar su experiencia.
Jon Valdez (antes Juan Valdés) ha estado dos años aprendiendo euskara en un euskaltegi y ha conseguido que su esfuerzo personal obtenga el fruto deseado ya que hoy día es capaz de mantener una conversación en euskera sin problemas. El sábado nos contará su experiencia y, de paso, animará a todos y todas las berriozartarras a seguir sus pasos en el camino de la euskaldunización. Será una experiencia de lo más interesante.

2010/09/06

Una huelga general legítima y necesaria


Estatuko sindikatuek greba orokorrerako deia zabaldu dute hilaren 29rako. Euskal Herrian ekainaren 29an burutu zen greba bat arrazoi berberengatik eta NaBaik babestu zuen. Oraingo honetan gure elkartasuna adierazi nahi diegu grebara joanen diren langile guztiei eta haiekin bat egin euren aldarrikapenetan. Horrexegatik artikulu luze eta sakon hau eskaintzen dizuegu. Pazientziaz irakurtzekoa da bere luzaeragatik baina Gobernuak onartu zuen dekretuaren ondorioak noraino iristen direnez jabetzeko bidea ematen du.

El pasado 16 de junio, el Gobierno socialista, mediante real decreto ley, aprobó una reforma laboral regresiva que facilita y abarata el despido, reduce los derechos laborales y sociales, debilita la negociación colectiva y aumenta el poder empresarial y la capacidad de acción discrecional de los empresarios en las relaciones laborales. Esa reforma laboral, ya en vigor, que será aprobada por el Parlamento en breve, y las medidas de ajuste fiscal adoptadas a mediados de mayo (congelación de las pensiones, reducción de los salarios de los empleados públicos, disminución de la inversión pública…) conforman los componentes básicos del giro antisocial adoptado por el Gobierno, reflejan la magnitud del incumplimiento de sus compromisos sociales y certifican la ruptura del diálogo social con los sindicatos.
seguir leyendo

2010/09/03

Konpartsa txiki bat berez sortua / Una comparsa txiki nacida de forma espontánea


Aurtengo festek ekarri dizkiguten ustekabeen artean "konpartsa txiki" dei genezakeena dago. Zer da? Urteetan zehar guraso batzuek erraldoi panpina egin diete beren seme-alabei eta hauek konpartsaren atzean kokatzen dira handien kalejira, dantzak eta pausoak imitatzeko gogoz. Kontua da igandeko erraldoien konzentrazioan hamar erraldoi "txiki", etxean egindakoak, ikus zitezkeela egiazkoen atzean. Figuren artean, Berriozarko erraldoien itxurakoak, maiordomoak eta Iruñekoen antzadunak zeuden. Fenomenoa modu espontaneoan sortu da eta kontuan hartzekoa da, dudarik gabe. Etorkizunean zerbait egin beharko da konpartsero harrobi berezi horri bultzada emateko.

Entre las muchas sorpresas que nos deparan las fiestas, este año nos hemos encontrado con un fenómeno al que podríamos llamar el de la "comparsa txiki". ¿Qué es? Pues resulta que detrás de la comparsa oficial de fiestas nos hemos encontrado con unos cuantos gigantes fabricados en casa por algunos padres para que sus hijos/as los porten imitando el desfile, los bailes y los pasos de los grandes. Este año se podían contar hasta diez gigantes "txikis" en el mismo desfile que los "de verdad". Las figuras están muy elaboradas y en su aspecto imitan a los gigantes de Berriozar o los de Pamplona. Se trata de un fenómeno espontáneo que habrá de ser tenido en cuenta. Algo habrá que hacer en el futuro para potenciar esta peculiar cantera de comparseros.

2010/09/01

Crónica del pleno de agosto / Abuztuko osoko bilkuraren kronika


La frase: “Quiero felicitar al Alcalde por el acuerdo conseguido con la Junta de Compensación sobre Artiberri II” (Sergio Sayas)

Berandu bada ere, festek denboren erritmoa aldatu digute ete, abuztuaren osoko bilkuran gertatutakoari buruzko informazioa zabaltzen dizuegu. Ezohiko bilkura izan zen formari dagokionez, hileko azken asteazkenean ospatu ordez astelehenera aurreratu baitzen. Dena den aztertutako gaiak oso ohikoak izan ziren, hirigintza alorrarekin lotuak gehienbat.

Con un poco de tardanza, dado que las fiestas han retrasado plazos, informamos de lo sucedido en el pleno de agosto, extraordinario en su forma ya que en lugar del último miércoles de mes se celebró con lunes, aunque trató temas habituales de la vida municipal, sobre todo relativos a urbanismo.

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger