2011/11/18

Lairaren aldeko konzentrazioa gaur / Hoy concentración a favor del Centro Laira

Gaur, ostiral 18a, goizeko 11,15etan, Laira Zentroaren aldeko konzentrazio bat eginen da Berriozarko Osasun Etxearen atarian. Jakina denez Nafarroako Gobernuak Laira Zentroa finantziatzeko hitzarmena kendu du aurrekontuen proiektutik eta litekeena da 140.000 € inguruko kostua aurre egiteko baliabiderik gabe geratzea. Laira Zentroa UPN eta PSNko gobernuaren beste biktima bat izanen da. Orain arte Osasunbideak ez du zerbitzuarekin jarraitzeko planteamendurik egin.
Hoy, viernes 18 de noviembre, a las 11,15 de la mañana, tendrá lugar una concentración frente a la puerta del Centro de Salud de Berriozar a la que acudirán las trabajadoras de Laira y todas las personas que quieran acompañarlas en su reivindicación por el mantenimiento de Laira.
Como es conocido el Gobierno de Navarra ha suprimido la partida presupuestaria destinada a financiar el convenio con el Ayuntamiento de Berriozar vigente los últimos años por un importe de aproximadamente 140.000 € ya que ésta no aparece en el anteproyecto de Ley de Presupuestos para 2012. Lo más probable es que el Centro Laira se convierta en una víctima más de los recortes del gobierno de UPN y PSN, que de momento no ha comunicado nada sobre la continudad del servicio.

2011/11/17

ETBren alde

Nafarroako agintea behin eta berriz demokrazia eredu gisa agertzeko ahaleginean saiatzen den arren, gero eta nabarmenago ikusten da gauzak ez direla erakutsi nahi diguten bezala. ETBren auzia dugu seinale argi bat. TDTa legez ezarri denetik bi urte betetzeko bidean gaudelarik, oraindik ez dago aukera Nafarroan ETB bide horretatik hartzeko, modu analogikoan bakarrik ikus daiteke mementuz eta ez dirudi gauzak aldatuko direnik, epe laburrean bederen. Horretaz landa ETBk sortu zituen bi kanal berri: 3 eta 4, ez dira hartzen Nafarroan ez TDTn ez analogikoan. Kontu larria da hau ez nolanahikoa. Izan ere ETB 3k euskaraz har daiteken haur eta gazte programazio osoa ematen baitu. Horregatik argi dago ETB 3 Nafarroan ezin hartzea ez dela kasualitate kontu bat, Nafarroako eskuinak ongi pentsatua duen estrategia politikoa baizik, estalitako zentsura politiko modu bat, hobeki erranda. Izan ere Nafarroan, EAEan bezala, hagitz inportantea da haurrek telbista euskaraz modu normalizatu batez ikustea, batez ere murgiltze hizkuntz eredu batean ikasten dutenek, D eredukoek kasu. Gaur egun aukera hori eragozten zaie nafar haurrei eta Clan edo Disney Chanel bezalako bodrio amerikarrak ikustera behartzen. 
Kontuan hartzen badugu Nafarroako Gobernuak milioi euro banako diru-laguntza ematen diela Nafarroan emititzen duten Canal 4ri, Canal 6i eta Popular TVri -euskaraz minutu bat ere emititzen ez duten kanalak- barregarria geratzen da ETB Nafarroan hartzeko bitarteko teknologikoak (milioi bat euro baino gutxiago balio dutenak) ekonomikoak direla sinestea. ETBrekin gertatzen ari dena zentsura politiko baten froga erakusgarria da, Nafarroan burutzen dena eta demokrata izena daramaten alderdiek bultzatzen dutena.

2011/11/14

2011/11/12

Turrillas Maisuaren bustoa lapurtu dute / Roban el busto del Maestro Turrillas

Harrigarria iduritu arren, ostegunean Zortzikon dagoen Turrillas Maisuaren plazako eskultura lapurtu zuten. Brontzez egina dagoenez uste da nonbait saldu eta dirua eskuratzeko asmoarekin egin zela lapurketa. Harrigarria benetan eta krisiak zer neurrian eragiten duen ikusteko argigarria.
 Con la crisis económica las acciones perpetradas por los amigos de lo ajeno se han vuelto más habituales, pero el robo perpetrado la noche del pasado jueves en Berriozar se sale de "lo habitual". La plaza del Maestro Turrillas de la localidad amaneció sin el busto de bronce del célebre músico navarro que le da nombre. Un suceso que desde entonces investiga la Policía Municipal de Berriozar.

seguir leyendo



2011/11/09

NaBai, Aralar eta Bilduko hainbat hautetsi Amaiurren alde, "normalizazio politiko osoa" bultzatuko duelakoan

Nafarroa Bai, Aralar eta Bilduko zenbait hautetsiek Amaiurren aldeko botoa eskatu dute, koalizio honek "normalizazio politiko osoa" bultzatuko duelakoan. Amaiurrek bakea, justizia soziala eta autodeterminazioa ere landuko dituela adierazi dute.

Larunbatean Amaiurren ekitaldia dela-eta Donostiako Belodromoa betetzeko dei egin dute hautetsiek.
segi irakurtzen



2011/11/08

OSTEGUNEAN AMAIURko MITINA BERRIOZARREN

Amaiurko mitina Berriozarren
ostegun 10ean / Jueves 10
arratsaldeko 7:30etan / a las 7:30 de la tarde
MUSIKA ESKOLAN - ESKUELA DE MÚSICA

Hizlariak / Participantes
Maite Iturre
Xabi Lasa
Sabino Cuadra

Aurkezleak:
Olaia Goñi
Inma del Río



Diario Vasco-ko inkesta batek CISeko datuak zalantzan jartzen ditu

Aurreko eguneak CISek Nafarroan 3 diputatu UPN-PPri eta 2 PSNri ematen bazion, atzo Diario Vascok zekarrena 2-3 UPN-PPri 1 PSNri eta beste bat Amaiuri ematen zion. Bistan da portzentaiei erreparatuta eta jasotako inkesta kopuru ikusita fidagarritasun gehiago eskaintzen duela azkeneko honek.
Zailtasunez betetako inkesten mundu hau hagitz baldintzatua bistan denez, baina harrigarria da nola alda daitekeen hainbeste kontu bat nondik begiratzen den arabera. Horregatik gomendagarria egiten zaigu aipatu artikulua irakurtzea.
ver artículo

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger