2010/01/14

Haur eskolako langile guztiak udal plantila organikora pasatzeko proposatu du NaBaik

Berriozarko NaBai taldeak udal plantila organikorako proposamena aurkeztu zien gainerako udal taldeei joan den urtarrilaren 13an ospatu zen langileen batzordean. Plantila Organikoak Udalaren langile kopurua, maila, hizkuntz profila... zehazten du urte baterako, kasu honetan 2010erako. Aurten berrikuntza nabarmen bat egonen da: haur eskolako langileak udal langile izatera pasako dira.
Ezaguna denez, duela bi urtera arte Berriozarko haur eskolaren gestioa pribatizatua zegoen. Horrek NaBairen filosofia ezkertiarraren kontra tupust egiten zuen aurrez aurre eta kudeaketa eredua aldatzea deliberatu genuen. Izan ere, hezitzaileen lan baldintza duinak bermatzeko, proiektu pedagogiko egokia zuzentzeko eta plantila bera sendotzeko ezinbestekoa da apostu ekonomiko eta pedagogiko egokia egitea eta hori kudeaketa zuzenarekin baizik ez da bermatzen. Orain arte, alta, udal plantilan sartu gabeko kontratu administratibo batekin zeuden langileak. Gure ustez udal batek ematen dituen ezkertiar jokatzeko aukeren artean bere zerbitzuen izaera publikoa segurtatzea da nabarmena. Guk argi dugu UPNk azken hamarkadan zabaldu duen zerbitzu publikoak pribatizatzeko jarrera txarrarekin bukatu nahi dugula, horrek langileen eskubideen zapalketa baizik ez dakarrelako eta udal autonomiari kalte egiten diolako. Horregatik gure apostuari eutsi nahi diogu eta, gastua igoko dela jakin arren, bere horretan mantendu.
Haur eskolari lotuak 27 lagunek egiten dute lan: 12 hezitzaile lanaldi osoko dedikazioarekin, 10 lanaldi erdikoak, zuzendari bat, haur hezkuntzako koordinatzaile bat eta hiru garbitzaile.
Urtarrilean eztabaidatuko da proposamena osoko bilkuran. Plantila organikoaren onarpena lotua dago urteko aurrekontuen onarpenarekin, beraz aurrekontuak onartuak izaten ez badira, plantila ezta ere. Ez da kontu erraza, iaz gertatu zena kontuan hartuta, baina hala ere Nabaik bere eskuan dagoen guztia eginen du onarpena errealitate bihur dadin.

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger