2011/08/28

ABuztuaren 29an Osoko Bilkura Udalean / El Ayuntamiento celebrará Pleno Extraordinario el 29 de agosto


Bihar, astelehen 29a, Berriozarko udalbatzak Ezohiko Osoko Bilkura ospatuko du udaletxeko bilkura aretoan arratsaldeko 6:30etan. Osoko Bilkura egiteko eguna hileko azken asteazkena izanik abuztuan txupinazoaren egunarekin bat egiten du, arrazoi horregatik bilkura egun batzuk aurreratu eta ezohiko gisa deitzen da. Horrek erran nahi du ez dela moziorik aztertuko.
Aztertuko diren gaien artean udal langileekin negoziatu den lan-hitzarmenaren onarpena da, zalantzarik gabe, garrantzizkoena. Izan ere, ez baitira asko izan krisi garai hauetan langileekiko hitzarmen bat sinatzea lortu duten udalak.

Legealdia hasi denetik ohitura denez, saioa zuzenean segitu ahalko da doinuz eta irudiz Berriozarko Udaleko webgunean.


Mañana lunes 29 se celebrará Pleno Extraordinario en el ayuntamiento de Berriozar, a las 6:30 de la tarde. Los plenos ordinarios se celebran habitualmente el último miércoles de mes pero en agosto, al coincidir con el día del txupinazo, se suele adelantar la sesión unos días y convocar un pleno con carácter extraordinario. Lo que quiere decir que no se incluyen mociones en el orden del día.

Entre los temas que se tratarán mañana destaca por su importancia la aprobación del convenio con los trabajadores municipales para 2011; en estos tiempos de crisis no son muchos los ayuntamientos que han conseguido firmar un convenio con sus plantillas.

Como es habitual desde el comienzo de esta legislatura la sesión plenaria será retransmitida en directo por la web municipal.




0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger