2011/10/17

AMAIUR koalizio berria aurkeztu zen

Atzo aurkeztu zen publikoki AMAIUR azaroaren 20ko hauteskunde orokorretan parte hartuko duen hautagaitza abertzale berria. Ezaguna denez AMAIURek Aralar, Ezker Abertzale Historikoa, EA eta Alternatiba egitura politikoak biltzen ditu bere barrenean. Hegoaldeko lau herrialdeetan aurkeztuko da eta Sabino Cuadra izanen du zerrendaburu Nafarroan.
Koalizio berria eta aurpegi berriak Euskal Herriko betiko nahia eta gogoak aurrera atera ahal izateko. Aurreikuspenak guztiz positiboak dira eta ez dago zalantzarik AMAIURek oso emaitza ona aterako duela hautestontzietan. Baina emaitza on bat gutxirako balio du geroko ahaleginik gabe, ongi dakigu hauteskundeen ondoren lana etorriko dela eta lanarekin batera emaitzak. Euskal Herriak gaur egun bizi dituen bake eta normalizazio garaietan AMAIURen lan politikoa ezinbestekoa da, hemen eta Madrilen.
Berriozarren ere aldaketak ikusiko ditugu, aspaldiko partez bereizita zeuden abertzale asko elkarrekin eta elkarturik kanpaina prestatu eta politikan aritu beharko direlako. Ez da txikia erronka, handia da aurrean dugun itxaropena.

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger