2011/10/13

Europak diru gehiago emanen die bankuei

Europako Batzordeko lehendakaria den Jose Manuel Durao Barroso portugaldarrak atzoko agerraldi batean adierazi zuena betetzen bada, Europak diru gehiago emanen die bankuei finantza-sistema hondoratu gabe mantendu ahal izateko.
Agerikoa da guztiz Europar Batasunaren politika ekonomikoa, milaka lagun -Grezian edo Irlandan esaterako- gero eta baldintza ekonomiko gogorragoak pairatu behar dituztenean, hain zuzen ere Europak euren estatuei paratu dizkien baldintza jasangaitzak betetzeagatik, bonoak eta diru-mozkinak lotsarik gabe heien artean banatzen dituzten bankeroei diru gehiago ematen diete, erabilerarako ia baldintzari gabe, gainera. Ez dezakegulako ahantzi bankoek markatzen dituztela euren kabuz estatuei maileguan ematen dieten kapitalaren interes tipoa eta heiek ere erabakitzen dute nori eman eta nori ez. Neurria, ekonomikoki, lotsagarria da guztiz, ondoko ilustrazioan argi adierazten den bezala.

 

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger