2012/03/23

Irakurtzeko gomendioa

Pentsamendu ideologikoa landu beharreko alor ezinbestekoa da maila guztietako politikagintza lantzen edo bizitzen duten herritar ororentzat. Horixe da oraingo honetan egiten dugun proposamena, horretarako aproposa den liburua baitago Berriozarko liburutegian: "Por qué Marx tenía razón", Terry Eagleton, ekonomialari ingelesak idatzia.
Liburu on eta dibulgatiboa da, irakurterraza, beraz. Egilea marxismoaren gaineko topiko faltsuak desegiten saiatzen da, eta erdiesten du. Batzuek diotenaren kontra marxismoak gaurkotasun handia izaten jarraitzen du; kapitalismoaren krisiak eredu ekonomiko neoliberala gainditua dagoela eta agerian utzi du, are gehiago, Estatuak eta instituzio publikoek merkatua erregulatu behar dutela gero eta argiago dago. Horiexek dira, besteak beste, marxismoak betidanik defendatu dituen tesi politikoak.
Horretan guztian sakontzen jarraitzeko Eagletonen liburua eskuratu eta gaian sakontzea gomendatzen dizuegu.

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger