2012/06/01

Baratze ekologikoak lantzen hasi dira

Berriozarko Udala atzo hasi zen Artiberriko baratze ekologiko berriak banatzen. Joan den martxoan baratze ekologiko bat landu nahi zuten berriozartar guztiek aukera izan zuten eskakizuna Udalean egiteko.
Berrehundik gora lagunek agertu zuten interesa osotara baina baratzak laurogei baino ez dira. Horregatik zozketa bat egin behar izan zen eta laurogei zorionekoek atzo jaso zuten baratzeko giltza eta lehenbiziko aldiz sartu ziren lan egitera.
Udalak baldintza batzuk paratu ditu baratz baten jabe izateko, hala nola, lurra modu ekologikoan landu behar da. Horretarako "landare" elkarteak aholkularitza eta ikastaro bereziak emanen ditu urtean zehar. Bestalde, ura bereziki egokitutako ubide batetik eramaten da, ezpuenda batean bukatzen dena. Urtean zehar auzo zaharreko garbitegitik soberan ateratzen den ura biltegian gorde eta baratzetara bideratuko da aurrerantzean, horrela baratze bakoitzean ez da ur-putzurik egin beharko.
Beste baldintza bat da txabolarik eta horrelakorik ez egitea, ingurumenaren estetika atsegina mantentzeko. Haierako egun honetan jaso diren iritziak guztiz baikorrak dira eta, esperientzia ongi ateratzen bada, litekeena da etorkizunean Udalak beste baratze gehiago prestatu eta zabaltzea.

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger