2012/08/22

Berriozarrek haur eskola berria estreinatuko du irailean

Urte eta erdiko lanak burutu ondoren azkenean berriozartarrok haur eskola berria estreinatuko dugu heldu den ikasturtean, irailean hain zuzen. Izugarri ederra da eta 140 haurrendako tokia du.

Zortziko eta Artiberri auzoen artean kokatua dago, Lantzeluze kalean, azken urtean larunbateko azoka paratzen den tokiaren parean eta deigarria egiten da berehala bere kolore eder eta dirdiratsuengatik. Izen berria ere paratu zaio: “urtxintxa”, Ezkaba mendian hain ugari diren karraskari arinen oroimenez.
Udalak zuzendu ditu haur eskola berriaren proiektua eta obra lehen momentutik bukaeraino. Horrela eraikina diseinatu aitzin arkitektoek irakasleen ordezkariekin hitz egin zuten, eskolan burutuko den pedagogia-proiektuak gune fisikoen itxura, banaketa eta izaera izan zitzan. Sinbiosi-lana egin dute, beraz, arkitektoek eta pedagogo-irakasleek eta hori nabaritzen da azken emaitzan.
Azken bolada honetan gertatzen ari den bezala, Berriozarko Udalak ordaindu behar izan du dena %100ean: proiektua, obra, altzariak, irakaskuntza-materiala… Jakina da hezkuntza arloa Nafarroako Gobernuko eskuduntza dela, baina ezer egiten ez duenez udalek bete behar izaten dute arduradunaren hutsunea, heiendako zama ekonomikoa guztiz hartuta. Hala ere, erratekoa da gaur egun, udalak lan onaren berme direla eta Nafarroako Gobernuak baino anitz hobeki begiratzen dutela lana. Izan ere obraren burutzeak 1.399.784 € (BEZik gabe) balio izan du eta HNV enpresak egin du, lanak egiteko antolatu zen konkurtsoan irabazle atera zelako.
Arazoak arazo Berriozarrek bi haur eskola izanen ditu aurrerantzean, Doneztebe plazan aspalditik dagoen “Iruñalde” izenekoa eta “Urtxintxa” haur eskola berria Artiberri aldean. Orain arte Eguzki Plazan egon dena hertsiko da, ez baititu betetzen besteek bezainbesteko baldintza onak haur txikien hezkuntzarako. Mementuz erraten ahal dugu gure herriak etorkizuna duela haur txiki asko dituelako eta euren bizitzen hastapenetik behar bezalako hezkuntza izanen dutelako.

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger