2012/11/02

Berriozarko Udal Taldearen Adierazpena


Urriaren udal osoko bilkuran zehar UPNk aurkeztutako mozio batean, ezen Atarrabiako festeetan ospatu zen euskal presoen aldeko omenaldian hango Alkateak izan zuen parte-hartzea gaitzesten zuena, hain zuzen, NaBaiko udal taldeko zinegotziek boto desberdina eman zuten. Bereizketa bigarren puntuaren bozketan gertatu zen, ETAk eragindako biktimak aipatzen zituena. Gertakari nahasi horren aurrean, Berriozar-Nabai udal taldeak gertatutakoaren gaineko azalpen bat eskaini nahi du:
 
1- Boto bereizketa hori eman zen mozioaren bi puntuak banan banan botatzean zinegotzien arteko koordinazio faltagatik, izan ere udal taldeak ez baitzuen posibilitate hori aldez aurretik aztertu eta ez zuen pentsatua eraman horren aurrean jokatzeko estrategia adostua. Akats bat izan zen eta akats gisa onartzen dugu; bide batez konpromiso publikoa hartzen dugu neurriak hartuko ditugula horrelako akats bat berriz ere gerta ez dadin.

2- Gaiaren funtsari buruz Berriozarko NaBaik argi eta garbi utzi nahi du indarkeria politikoaren biktima guztiekiko bere elkartasuna, beti egin duen bezala. Baina horrek ez du erran nahi talde batzuek daramaten biktimak bere interes politikorako erabiltzeko jokaera onartuko dugunik, mozioa proposatu zuen taldearena bezalakoa.

3- Berriozarko NaBai taldeak bere batasuna adierazi nahi du Berriozarren aldeko lanean segitzeko, bat eginik gaude hauteskundeetara aurkeztu ginenean eraman genituen programa eta helburuak aurrera ateratzeko asmoan; horiek eman zigutelako berriozartarren babes nagusia udal hauteskundeetatn.

4- Berriozarko NaBaik udala gobernatzen jarraituko du gaur egun indarrean dagoen udal gobernuaren arabera eta gobernuan dauden zinegotzi guztien parte-hartze aktiboaz. 
 
Berriozarren emana, 2012ko azaroaren 2an.

Sinatua: Xabier Lasa, Inma del Río, Patxi Unzue eta Luis Castro. NaBaiko hautetsiak Berriozarko udalean.

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger