Mostrando entradas con la etiqueta actos municipales. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta actos municipales. Mostrar todas las entradas

2009/05/18

Zure heria hobetzeko idearik baduzu ? Presupuestos Participativos


DIREN GARDUEREN EGUTEGIA
-maiatzaren 20a:
Auzokideen batzar informatiboa.
“Aurrekontu partizipatiboei” buruzko Foroa.

-ekainaren 17a: Auzokideen batzarra aurkeztutako
proposamena defendatzeko. Talde/elkarte edo pertsona indibidual
bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu dezake. Proiektuen defentsarako
kanpainaren hasiera.

-ekainaren 20tik 25 era: Auzokideen bozketa elektronikoa
web gunearen bidez (www.berriozar.es). Bozkatu dezakete
Berriozarren 2009ko ekainaren 19 tik erroldatuta dauden 16 urtetik
gorako pertsona guztiek. Web gunearen bidez bozkatu dutenek ezin
izzanen dute modu prresentzialean egin ekainen 27an.

- ekainen 27an: Auzokiden bozketa prresentziala Berriozarko
Musika Eskola prestatuko diren hautestontzietan. Bozkatu dezakete

2009ko ekainaren 19an Berriozarren erroldatuta egonen diren
auzokideek. Auzokide bakoitzak proiektu bakar baten alde bozkatu
dezake. Bozketaren ordutegia 9:00etatik 20:00etara izanen da.
Auzokideek identifikazio yxartela erraman beharko dute.

2009/05/14

Omenaldia frankismoaren biktimei


Joan den maiatzaaren 9an omenaldi bat egin zen Artikan, San Kristobal gotorlekuan hil eta herri horren hilerrian ehortzita dauden lagunen alde.

Giro apal bezain hunkigarrian bildutako 200 pertsona inguruk hildakoen familiarren agurra entzun eta hara bildu ziren hainbat ordezkarien mezuak dastatu zituzten. Errepublikaren aldeko ohiuak eta amets libertarioak loretu ziren gero musikari batzuek hilerrian bertan eskaini zuten abesti zoragarrien bidez.

Heldu den ekainaren 20an Berriozarrek plaka bat paratuko du Auzo Zaharreko hilerrian, hantxe dauden 42 lurperatuen alde. Gure herriak ere ahalegin bat egin behar du denbora luzez herriaren oroimenetik baztertuak izan diren lagun horien alde.

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger