2012/04/15

Ernesto Prat preso berriozartarra libre

Ostiral arratsaldean atera zen Ernesto Prat Alcala de Henareseko espetxetik 25.000 €ko fiantza ordainduta. Gauerdi inguruan iritsi zen Berriozarrera eta, Guardia Zibilaren presentzia nabarmena izan arren, ez zuten eragotzi ongietorri gisa egin zioten omenaldi laburtxoa.

Urte hasieran atxilotu zuen Frantziako poliziak Ernesto Prat Urruñan, alokatua bizi zen etxearen atean, bere txakurra paseatzera atera zelarik. Gogoratu behar da 2008an Pratek ihes egin zuela polizia bere atzean zebilela jakin zuelarik, "Ekin" erakundeko kidea izatea leporatuta. Orduan epailearen aurrean agertzeko saiakera egin zuen Pratek baina ez zuen bere helburua lortu. Denbora joan ahala "Ekin" erakundea desagertu egin zen eta sumario berean akusatuak zeuden beste lagunak kalera atera ziren fidantza ordainduta. Hori da hain zuzen oraingo honetan Pratekin gertatu den gauza bera.
Gogoratu behar da joan den urtarrilaren 25ean Berriozarko udalbatzak mozio bat onartu zuela NaBai eta Bilduren aldeko bozka eta I-Eren abstentzioarekin. Bertan honako hiru puntu hauek seinalatzen ziren:


1- Ernestoren errugabetasun-presuntzioa errespetatua izan dadila komunikabideen eta alderdi politikoen aldetik.
2- Elkartasuna familiari eta Ernestori auzi berean auzipetuak dauden gainerako lagunak bezala behin behineko askatasunean atera dadila.
3- Frantziako eta Espainiako gobernuek erantzukizunez har dezatela bake eta normalizazio prozesuaren burutzea bere azkenetaraino.


Ernestoren askatasunarekin bigarren puntua behintzat bete da. Lehena eta hirugarrena oraindik ez, baina ahaleginean segituko dugu aldarrikapen horiek gauzatuak izan daitezen.


0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger