2013/03/29

2013ko Aurrekontuaren bigarren atala onartua

Joan den asteazkenean Berriozarko Udalbatzak aurrekontuen bigarren atala onartu zuen, inbertsiotakoa, hain zuzen. Izan ere obra eta inbertsioetan xahutuko den diruaren erreserba ez  baitaiteke egin aurreko urteko ekonomi ekitaldia itxia egon arte eta hori martxoan gertatu da. Beraz, otsaileko osoko bilkuran onartutako 5.890.000 €ko gastu korronteari, 1.224.000 €ko inbertsiotako gastua gehitu zitzaion.
Obren artean gazte gune berria egiteko erabiliko dena da kopuruz altuena, 466.000 € hain zuzen. Beste partida aipagarria da Berriozar etorbideko 24 atarian eginen diren obretarkoa; "Maisuen etxeak" izenarekin ezagutzen den toki hori aspaldiko partez behar baitzuen konponketa sakon bat.
Merezi du azpimarratzea inbertsiotako aurrekontu hori udal talde guztien onarpenaz erdietsi dela. Horretarako Alderdi Sozialistak proposatutako bi partida gehitu dira: bata Mendialdea Ikastetxeko hainbat gelatan erradiadore gehiago paratzeko, eta bestea kiroldegiko gimnasioa zabaltzeko. UPNk, bere aldetik, Mendialdea ikastetxera igotzeko trenbidaren gaineko pasarelaren segurtasuna bermatzeko hobekuntza batzuk proposatzen dituen zuzenketa aurkeztu eta onartu zen.
I-E taldeak ere bere ekarpena egin zuen obrak kontratatzeko pliegoetan klausula sozialak sartu behar direla eskatuz. Dena onartu zen.
Bistan denez jarrera eraikitzaile batez herriaren aldeko lanak bereizketa politikoak gaindi ditzake, udal kontuetan bederen.

APROBADO EL PRESUPUESTO MUNICIPAL DE OBRAS E INVERSIONES
El pasado miércoles 27 la corporación municipal de Berriozar aprobó la segunda parte de su presupuesto, es decir, la dedicada a obras e inversiones. La primera parte, de gasto corriente, fue aprobada ya en febrero, pero la parte de inversiones no se puede aprobar hasta no haberse cerrado las cuentas del ejercicio anterior y conocer, de esta forma, la cantidad de remanente disponible. Como esta actuación se realizó en marzo, ha debido esperar hasta el pleno de este mes.
seguir leyendo

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger