2012/06/06

Udalek langabeak kontratatzeko laguntzetan foru gobernuak murrizketak egin izana kritikatu du NaBaik

Interes soziala duten zerbitzuak egiten dituzten langileak kontratatzeko udalei bideratutako diru-laguntzetan foru gobernuak murrizketak egin izana kritikatu du Xabi Lasa Nafarroa Baiko parlamentariak. “Europako Funts Sozialak diru-laguntza horien erdia finantzatzen du”, gogoratu du. “Hemen ere ageri-agerikoa da Nafarroako Gobernuak krisiari aurre egiteko zein bideren alde egin duen”, azpimarratu du.
Gaur agerraldia egin du Lasak, Asun Fernandez de Garaialde koalizioko parlamentariarekin batera, eta azaldu duenez, joan den martxoan argitaratu zuten Nafarroako Boletin Ofizialean diru-laguntza horietara sarbidea izateko udalek jarraitu behar zuten bidea; halaber, 3,7 milioi euroko gastua baimentzen zen.
“Hala ere, Nafarroako Gobernuak beste erresoluzio baten berri eman du, doitze premiaren aitzakia erabilita, eta baimendutako gastua 2,9 milioi eurotara pasatzen du; hau da, 817.000 eurotako murrizketa enplegua sustatzeko politiketan”, esan du Lasak.
Lasak esan duenez, joan den martxoan egindako agerraldian murrizketa egin zen aurreko urteko laguntzekiko, 4,5 milioi euro gorde zirelako iaz. Beraz, iazkoarekin alderatutako murrizketa 1,6 milioi eurokoa dela azpimarratu du. “Babestutako enplegu sozialari gordetako diru-partida ere murriztu du Nafarroako Gobernuak eta gauza bera gertatu da bazterketa sozialaren kontrako prestazioa jasotzen dutenen artean enplegua sustatzeko laguntzekin”.
“Politika sozialean eta, zehatzago esateko, enplegua sustatzeko politiketan murrizketa garaiak bizitzen ari gara. Hauxe da Nafarroako Gobernuaren egiazko aurpegia. Enplegua sustatzeko politiketan murrizketak eginez egin nahi dio aurre krisiari. Eskubideak urratzen dira, batez ere egoera txarrenean daudenei”, azpimarratu du Lasak.
Horri gaineratu behar zaio, Lasaren hitzetan, udalek pairatu behar duten egoera, kontratazioak egin dituztelako martxoko deialdian jasotzen zena aintzat izanda, “baina orain milako euro gutxiago izango dituzte”.
“Litekeena da udalek kontratatutako langile asko dagokiona baino lehenago kaleratuak izatea, udalek ezin izango dituztelako soldatak ordaindu, finantzazio baldintzak aldatu eta gero”.
Horregatik guztiagatik, Nafarroa Baik Lourdes Goiecoechea Nafarroako Gobernuako Enplegu kontseilariaren agerraldia eskatuko du, murrizketaren arrazoiak azaltzeko eta Nafarroako ekonomian izango dituen ondorioen berri emateko.

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger