Joan den maiatzaaren 9an omenaldi bat egin zen Artikan, San Kristobal gotorlekuan hil eta herri horren hilerrian ehortzita dauden lagunen alde.
Giro apal bezain hunkigarrian bildutako 200 pertsona inguruk hildakoen familiarren agurra entzun eta hara bildu ziren hainbat ordezkarien mezuak dastatu zituzten. Errepublikaren aldeko ohiuak eta amets libertarioak loretu ziren gero musikari batzuek hilerrian bertan eskaini zuten abesti zoragarrien bidez.
Heldu den ekainaren 20an Berriozarrek plaka bat paratuko du Auzo Zaharreko hilerrian, hantxe dauden 42 lurperatuen alde. Gure herriak ere ahalegin bat egin behar du denbora luzez herriaren oroimenetik baztertuak izan diren lagun horien alde.
0 comentarios:
Publicar un comentario