Joan den abenduaren 2an, Nafarroaren Egunaren bezperan, 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak "Konkistak, 500 urte" izeneko liburua aurkeztu zuen Iruñean egindako prentsaurreko batean. Gaztelak Nafarroako Erresuma konkistatu zueneko 500 urteak beteko dira bi urteren buruan. Gertakizun horren harira foru instituzio ofizialek hainbat ekimen bideratu dute garai hartan gertatutakoaren ikuspegi aldebakarrekoa eskainiz, dagoeneko egiten hasiak diren bezala. Bertsio ofizial horietan hutsuneak, estaltzeak eta desitxuraketak zabaltzen dira jatorrizko egia ezkutatzeko asmoz: Gaztelak indarkeriaz konkistatu zuela Nafarroa nafarren nahiaren kontra.
Instituzio horiek erraten ez dutena agertzeko eta konkista bortiz eta bidegabe horren testigantza berreskuratzeko, 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak liburuki xume baina hagitz eder eta baliotsua argitaratu du Udal batzuen laguntza ekonomikoaren bidez. Berriozarko Udala da ekimena bultzatu duten Udal horietako bat eta bat egin zuen Osoko Bilkuran 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenarekin. Liburuak asmo historiko eta didaktikoa du, Nafarroako konkistan benetan gertatu zenaren berri eman nahi du.
1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenaren asmoa konkista iraun zituen ia bi hamarkadetan herri honetan gertatutakoa jakinaraztea da. Horretarako argitaratu da liburu hau. Garai hartan gertatutakoa ezagutu eta horren inguruan hausnarketa egiteko proposamena da hau, batez ere gure gizartearengan izan duen eraginari erraparatu diezaiogun" (8. or.)
Mediante este texto, la iniciativa 1512-2012 Nafarroa Bizirik trata de ofrecer una fotografía fiel y didáctica de lo que realmente pasó durante los casi 20 años que duró la conquista. Hemos querido ofrecer una visión que nos ayude a reflexionar sobre lo que aconteció en aquella época y sobre las repercusiones que todo ello ha tenido y sigue teniendo en la actualidad en nuestro pueblo (pag. 8)
0 comentarios:
Publicar un comentario