2010/08/14

Orkatzak Ezkaba mendian


Orkatza zerbidoen familiako ugaztuna da eta ez da arraroa Nafarroako hainbat menditan dagoela ikustea, baso hertsietan betiere, izan ere normalean ez ohi da atera zelai zabaleko tokietara. Orain dela hamar bat urtera arte ez zen ezagutzen bere presentzia Berriozarren, baina orduz geroztik herritar batzuk ikusten hasi ziren Ezkabako magal honetan. Neguetan agertzen zen, elurrak bultzatua edo, eta taldetxo bat ikuskatua zegoen aspaldi. Aurten, aldiz, urte sasoi guztietan ikusten da, gero eta ugariago gainera. Egun hauetan ez da arroroa baten bat aurkitzea Udalak berritu dituen Arizdi, Donamaria eta Oianzelaiko bidezidorretan, batzuetan kume baten laguntzaz. Horrek erran nahi du emeak mendian erditu duela eta orkazkumea berriozartarra dela. Neurriari dagokionean Berriozarren sortu den ugaztun basati handiena, guk dakigula.
Ezaguna denez orkatzaren ehiza debekatua dago eta isun izugarri altuak paratzen zaizkio harrapatzen duenari, beraz errespeta dezagun espezie hau, pozgarria baita Berriozarren, Iruñetik lau kilometrora, gure natura aberasten duen espezie eder hau izatea.

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger