2010/09/14




Aste eta erdia pasa da ETAk bere azken agiria plazaratu zuenetik. Egun horretan berean eta hurrengoetan iritzi zaparrada sortu zen alderdi politikoen artetik baina, gure ustez, gehienak ez ziren eska zitekeen maila politikoan egon. Egia da hasierako erreakzio horiek gehienak gertakari politiko inportanteetan presente daudela erakusteko egiten dituztela alderdiek, beraz edukiari ez zaio gehiegi begiratu behar eta egiazko erantzunak oraindik etortzeko daudela pentsatu behar genuke, gertakariak pasatu ahala norberak hartuko duen jarrera politikoan egiaztatuko dira.
Gure aldetik, dena den, bat-batekotasunak agerian utzi duen gakoren bat azpimarratu nahi dugu:
- Alderdi batzuek, zentralistek, agiriak izan dezakeen ondorio elektoralari erreparatu diote gehienbat, ez dute ikusmira zabalik erakutsi bakerako eta Euskal Herriaren normalizazio politikorako agiriak izan dezakeen eraginari garrantzia gehiago emateko eta Batasunaren legalizazioak euren emaitza elektoraleetan izan ditzakeen ondorioetan geratu dira. Jarrera politiko pobre bat da.


- Nabarmenak dira, bestalde, PNV edo PSEko diskurtso ezkorretik desmarkatu diren ahots diferenteak. PNVri dagokionean Egibarrek Urkulluk esandakoarekin bat ez datorren balorazio baikorra egin du, PSEren barrenean Jesus Egigurenek baieztatu duena zerikusirik ez du alderdiak ofizialki eman duen balorazioarekin. Ez daiteke pentsa desberdintasun horiek pentsatuta ez daudenik edo gaizkiulertze hutsa direnik, aitzitik bi alderdien joko bikoitza azaltzen dute, gertatuko denaren zain daude eta ez dute arriskatu nahi.

- Ezker abertzale tradizionala eta EAren aldetik gehiegizko baikortasuna azaldu da. Egia da su-etena dela urrats garrantzizkoena une honetan, baina ETAk adierazi duenak ez du segurtatzen urratsa behin betikoa denik, ezta modu iraunkor eta egiaztagarria eginen denik ere, heiek aurreko egunetan eskatu zioten bezala. Urrun geratzen da, halaber, prozesuaren abiapuntu gisa hartu ziren Mitchel printzipioak betetzetik.
Gure aldetik erran dezakegu goizegi dela oraindik balorazio oso bat emateko. Urrats bat izan da, balio handikoa eta pozgarria, baina ez nahikoa. Euskal Herriak gehiago behar du ETAren aldetik normalizazio politikoa, autodeterminazioa eta bakea erdietsi ahal izateko. Gehiago behar du, nola ez, Estatuaren aldetik ere. Biek ala biek onartu beharko dute noizbait euskal herritarrok garela Euskal Herriaren abangoardia politiko bakarra eta erabakitzeko subjektu bakarra eta horretan bakarrik oinarritu daitekeela bake sendo eta egiazko bat.

Berriozarko NaBai bide horretan ari da lanean aspaldiko partez, ilusio eta itxaropen handiak paratu ditu hasi berria den prozesu honetan eta, bere neurri apalean, ongi buka dadin ahal duena egiteko prest dago, horregatik zuhurtziaz eta patxadaz jokatu nahi dugu, nork bere eguneroko arduratik prozesu honen eragile izan daitekeela dakigulako.

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger