Zorroka elkartea Urrezko Orrazia izeneko saria jaso duenetako erakunde bat izan da. Sari hori Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteak banatzen du urtero euskararen aldeko lanean nabaritu den pertsona edo erakundeei. Aurtengo honetan Nafarroako komunikabide euskaldunak izan dira sarituak eta, haien artean, Zorroka elkarteak hilabetero argitaratzen duen "Zorrokaria" aldizkaria.
Lerro hauetatik gure zoriona eskaintzen diogu Zorrokari hainbat urtez Berriozarren egin duen euskararen aldeko lanagatik. Urte askotarako.
0 comentarios:
Publicar un comentario