
Abenduaren 3a, Nafarroaren Eguna dela eta, musika kontzertuak antolatzen ditu Nafarroako Gobernuak herri gehienetan. Ekitaldi hori iragartzeko kartelak eta diptikoak berriz ere erdara hutsez bidali dituzte udaletxera publizitatea egiteko. Aurreko hiru urteetan bezala Udalak gutun bat igorri die erranez kartel monolingue horiek ez dutela euskararen legea errespetatzen, ez eta Berriozarko euskaren ordenantzak ere, beraz ezin daitezke paratu. Horregatik gure Udalak, Atarrabiako eta Zizurkoarekin batera, propaganda osoa itzuli dizkio Nafarroako Gobernuari ekarri dituzten kutxa berean, ea datorren urterako ikasten duten.
0 comentarios:
Publicar un comentario