2011/02/04

Berriozarko Nafarroa Baik hauteskundeetara aurkeztuko dela erabaki du azken 4 urteotan egindako lanari eusteko


Berriozarko Nafarroa Baiko batzarrak udal hauteskundeetara aurkeztuko dela erabaki zuen joan den asteazkenean legealdi honetan zehar egindako lan baikorrari segida eman ahal izateko.
Nafarroa Baik uste du Udalean sartzeak eta alkatetzak egindako lanak nabarmenki hobetu dutela Berriozar. Azken lau urte hauetan Udala instituzio hurbila eta irekia izan da Berriozarko auzokideen aurrean, lehenago, UPN-PSNko gobernuekin, galduta zegoena.
Halaber koalizioak baloratzen du “zerbitzu publiko egokiak sendotzeko lana egin dugula, gure herriaren hirigintza hobetu dugula eta pobretuenei lagundu diegula krisi garai hauetan, lan berberean jarraituko dugu hurrengo legealdian”. Batzarrak onartu zuen “behar-beharrezkoa dela Nafarroa Baik Berriozarren sendo jarrai dezala, auzokideekiko hurbiltasunean herri hobe bat eraikitzen segitzeko, arazo gutxiagorekin eta elkartuagoa. Duela lau urtera arte izan genuen gobernu batera itzultzea atzerapauso itzela litzateke Berriozarrentzat”.
Bukatzeko, Berriozarko Nabaik iragarri nahi du datozen asteotan hautes-zerrenda aurkeztuko duela ekimen publiko baten bidez.

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger