Martxoko ohiko osoko bilkuran Berriozarko udalbatzak NaBaik, ANVk eta IU-EBk sinatutako mozio bat onartu zuen Nafarroako Gobernuak berriki onartu duen PIGRN (Hondarren Tratamendu Integralerako Nafarroako Plangintza) salatzeko. Delako PIGRN horretan bilketa selektiboan eta hondarren birziklatzean sakondu ordez Tafallaldean eraiki nahi den errausketa plantaren alde egiten da.
Berriozarko udalbatzak hiru R kolektiboak plazaratu dituen tesiekin bat egin eta plana onartzeko prozedura nola edukia salatu ditu.
Erabakiaren ondorioz Berriozarko Udalak hartu beharreko neurriak hartuko ditu, berdin pentsatzen duten beste udalekin batera, auzia epaitegietara eramateko eta zaborren birziklaiaren alde benetan egiten duen plangintza berri bat onartzeko urratsak bidera daitezen.
0 comentarios:
Publicar un comentario