Gaur hasiko da Trebiñun Korrikaren 17. edizioa. Ohi bezala, AEKak antolatzen duen herri lasterketa horrek Euskal Herriko bazterrak zeharkatuko ditu eta bihar arratsaldean Iruñerrira iritsiko da. Hain zuzen Berriozarren sartuko da 18,45tik aitzina eta hainbat kilometro korrituko dira gure herrian.
Aipatzekoa da Udalak kilometro bat hartu duela, udaletxearen parean korrituko dena; lekukoa eramatearen ohore Jose Luis Campo zenaren familiari egokitu zaio.
Aupa Korrika! Bizi gaitezen euskaraz!
0 comentarios:
Publicar un comentario