2011/05/07

Berriozarko NaBaik udala gobernatzeko hautagai sendoa dela erakutsi zuen atzoko mitinean



Ahozko eta musika-tresnazko doinuez lagunduta, Patxi Zabaletak –Nafarroari dagokionean- eta Xabi Lasak, Inma del Riok eta udal zerrendako beste hautagaiek –Berriozarri dagokionean- NaBai 2011k heldu den legealdian burutu nahi dituen proiektuen berri zabaldu zuten atzo.
Lehen hitzaldian Xabi Lasak azken lau urteotan gure herriak eman duen aldaketa politikoa nabarmendu zuen: “anitz gauza egin dira, baina garrantzizkoena da udalaren eta herriaren arteko distantzia hautsi dela; orain, udala herriaren partea da, auzokideekiko etengabeko harremanetan gaude eta berriozartarrek, udaletxera etortzen direnean, beraien etxean daudela sentitzen dute. Politika ulertzeko modu baikor eta parte-hartzaile bat zabaltzen ari gara eta eskuindarren botere-dinamikak hausten. Orain Berriozarko Udala berez pentsatzeko gai da, bukatu dira beste instantzietan hartzen ziren erabakiak bideratzeko transmisio-uhala baino ez zen denborak”. Etorkizunari begira baieztatu zuen, bozkek horrela ahalbidetzen badute, NaBai prest dagoela ezkertiar eta euskaltzale diren gainerako indarrekin gobernatzeko.
Segituan Berriozarko udal zerrendan agertzen diren lagunak banan-banan aurkeztu ziren eta bakoitzak NaBaiko programako proposamen-sail bat irakurri zuen alor hauetakoak: hirigintza eta ingurumena, kultura, ongizate soziala, kirola, gazteria, euskara, hezkuntza eta herri parte-hartzea.
Patxi Zabaletak itxi zuen solasen txanda. Eskuinak nafar batzuentzat bakarrik gobernatu duela esan zuen, proiektu sektarioa du Nafarroarentzat, horren aurrean NaBai 2011k gidatzen duen proiektu alternatiboak nafar guztiok barne hartzen ditu. Leitzarrak Berriozar izan zuen aipagai bere hitzaldian “Berriozarren UPN eta PSN barregarri geratu dira iritzi publikoaren aurrean behin eta berriz… ikusi dutelako Nafarroa Baik politika egiteko beste modu bat ekarri diola herriari. Lau urteotan hemen egin dugun bezala, Nafarroa osora zabaldu behar dugu gure proiektua maiatzaren 22tik aurrera”. Beste hizlariei ahaztu bazitzaien ere Patxi Zabaletak bai, botoa eskatu zuen, bai Berriozarko zerrendarako, bai Nafarroako Parlamentukorako.
Atzoko mitinean egon zen parte-hartzea eta Nabaiko kideek erakutsi zituzten indarra eta gogoa ikusita, bistan da NaBai hautagaitza sendoenetakoa dela Berriozarko udala gobernatzeko lehian.

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger