Heldu den larunbatean, hilarren 11an, eguerdiko 12etan, Berriozarko udalbatza berria eta alkatea izendatzeko osoko bilkura ospatuko da udaletxean. Publiko gisa parte hartzea librea da, beti bezala, baina oraingo honetan Udalak saioa zuzenean telebistatik ikusteko aukera eskainiko du Berriozarko Udaleko web gunearen bidez.
Aukera hori eskaini ahal izateko bideo-kanal propio bat alokatu du Udalak eta kontratua egin dio komunikabide enpresa bati saio osoa zuzenean emateko. Beraz legealdiko lehenengo osoko bilkura hori denbora errealean segitu nahi duenak www.berriozar.es helbidean kokatu eta aukera izanen du, ezustekorik ez badago behintzat.
0 comentarios:
Publicar un comentario