
Berriozarko gazteak ez dira gelditzen udan. Duela pare bat aste Landeetako Aquapark-era joan baziren, heldu den astean kanpaldiz egonen dira Lekarozko aterpean, 18-19 egunetan hain zuzen.
Konkretuki Bertizko abentura parkean ibiliko dira sokekin zuhaitzetatik zintzilika. Bertizko parkea horrelako jarduerak egiteko ongi prestatua baitago eta arrakasta handia izaten ari da.
Horretaz landa Zarauzko hondartzara ere eginen diote bisita eta surf ikastaro bat egiteko aukera izanen dute, Gipuzkoako herri horretako monitoreekin.
Ateraldia Atarrabiako eta Burlatako gazteekin batera eginen da. Informazio gehiagorako Kamirako monitoreekin mintzatu behar da, Gazte Zentroan arratsaldeetan.
0 comentarios:
Publicar un comentario