Berriozarko Udalak erosi berri du udaltzainendako ibilgailu berri bat elektrizitatea eta gasoila erabiltzen dituena. Ibilgailu hibridoa da, beraz, 50 km/orduko abiaduraraino elektrikaz ibiltzen dena eta, handik goitik, gasolina erabiltzen duena. Erosketa honekin Nissan Terrano zaharra ordezkatzeaz gain, kutsatzen ez duten energien aldeko apustua egiten du Udalak, izan ere elektrikaren erabilerak CO2ren jaulkitzea eragozten du eta ez du zaratarik sortzen.
Ibilgailu zaharrak zerbitzuan jarraituko du baina aurrerantzean obra zerbitzuen esku.
0 comentarios:
Publicar un comentario