Atzo Berriozarko Musika Eskolan ospatu zuen bileran Aralarko Nafarroako Batzarrak joan den astean Kongresuak onartutakoa berretsi zuen. Uda osoan zehar erabakitze prozesu luze eta parte-hartzaile bat burutu ondoren iraila honetan erabakiak hartzeko tenorea iritsi zitzaion Aralar alderdiari. Hiru aldiz bildu dira horretarako: Artikan Hegoaldeko batzarrean, Derion (Bizkaia) V. Kongresua eta Berriozarren Nafarroako Batzarra. Hiru bilkuretan Aralarko militantziaren gehiengoak Madrilgo hauteskundeetara orain arte Bildu barrenean zeuden Ezker Abertzale Historikoa, EA eta Alternatibarekin elkarturik hautagaitza propio bat sortzea deliberatu du. Atzoko emaitzak honako hauek izan ziren: 72 bozka elkarrekin joateren alde, 35 bozka orain arteko NaBai eskema berberarekin joatearen alde eta abstentziorik ez.
Hemendik aitzina hautagaitza berria osatzeko negoziaketa-prozesua hasten da.
0 comentarios:
Publicar un comentario