
Koalizio berria eta aurpegi berriak Euskal Herriko betiko nahia eta gogoak aurrera atera ahal izateko. Aurreikuspenak guztiz positiboak dira eta ez dago zalantzarik AMAIURek oso emaitza ona aterako duela hautestontzietan. Baina emaitza on bat gutxirako balio du geroko ahaleginik gabe, ongi dakigu hauteskundeen ondoren lana etorriko dela eta lanarekin batera emaitzak. Euskal Herriak gaur egun bizi dituen bake eta normalizazio garaietan AMAIURen lan politikoa ezinbestekoa da, hemen eta Madrilen.
Berriozarren ere aldaketak ikusiko ditugu, aspaldiko partez bereizita zeuden abertzale asko elkarrekin eta elkarturik kanpaina prestatu eta politikan aritu beharko direlako. Ez da txikia erronka, handia da aurrean dugun itxaropena.
0 comentarios:
Publicar un comentario