2011/12/11

Arduragabeen esku gaude


Bukatu berria da Durbanen (Hegoafrika) Nazio Batuen Ingurumenaren XVII. Konferentzia klima aldaketari eskainia. Egia erran ez zegoen itxaropen handirik bertan atera zitekeen nazioarteko akordioaz eta, zoritxarrez, aurreikuspen negatiboenak bete dira.
Hori bai, beti bezala azken orduko akordio bat sinatu dela iragarri digute, baina akordio eskasa eta motza da, Kiotoren bost urterako luzapena dela diote baina ingurumenaren ikuspegitik begiratuta munduko kutsadura kopuruaren %15a sortzen duten herrialdeek bakarrik sinatu dute, kanpoan geratzen dira, bertzeak bertze, EEUU, Txina, India, etab.
Baina Durbaneko Konferentziaren porrota ez da aste honetan ingurumenaren kalterako jaso dugun albiste bakarra, Brasilgo gobernuak iragarri du Amazoniako oihan-eremuaren %30a mozteko baimena emanen duela etorkizunean. Alegia, munduko oxigeno ekoizle erreserbarik garrantzizkoena nabarmenki gutxituko dela.
Zein da bi kasuetan argudiatzen den arrazoia horrelako astakeriak baimentzeko? Zalantzarik gabe gaur egungo egoera ekonomikoaren aitzakia. Izan ere Atmosferara CO2 botatzen duten erregaiak eta industriak (Nafarroan hain indartsu dabilen automobilgintzarena besteak beste), negutegi efektua sortzen duten berberak dira eta diru-sarrera handiak dakarzkiete munduko enpresa indartsuenei eta euren herrialdeei;ber gauza gertatzen zaio Brasili egurraren ekoizpenarekin.
Agerikoa dena zera da, etorkizuna bermatzea ala gaur egungo ekonomia-sistemari eustea aukeraren aurrean gaur egungo agintari politiko boteretsuenek bigarrenaren alde egiten dutela, jakinik ere horrek hurrengo belaunaldien bizimodua hipotekatzen eta larri baldintzatzen duela. Noizko, euren sudurretik haratago, urrunera begiratzen dakiten agintari zintzoak? Gogoeta serio bat egin beharko genuke horretaz.

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger