2012/02/17

Etxe-kanporatzeak gelditu!

Krisia batzuentzat pagotxa ederra den bitartean, beste batzuentzat egoera horrek kale gorrian geratzea suposatzen du: Langabeziak eta ezegonkortasuneko lanek familia askoei oinarrizko beharrak asetzea galarazten diete. Besteak beste etxebizitzaren hipoteka.

Herri honetan, horrelakoa suertatzen denean, Espainiako antolamendu juridikoak hipotekaren exekuzioa aurreikusten du. Honek esan nahi du, baketxeak familaren etxebizitzaz jabetzen dela (etxebizitzaren tasazioaren %60agatik). Familiak etxerik gabe geratzeaz gain, ehuneko diferentzia hori gehi bere interesak oraingoz jarraitu beharko du ordaintzen. Hau guztia gutxi izango balitz, familiak ere prozedura juridikoan sortutako gastuak ere bere gainean hartu beharko du.
Horrela, hipotekatuak kale gorrian geratzeaz gain, ordurarte etxebizitzan inbertitutako guztia galtzen du eta maiz oraingoz geratzen den zorrari, bere ondasunez eta bere nominez aurre egin behar dio.
Berriz banketxeak, familiak inbertitutako diru guztiarekin geratzeaz gain, oraingoz berriz pisua beste gizajo bati zaldu ahal izango dio eta era berean jarraituko du familaren zorra kobratzen.Beste herrietan, “Emate ordainketa” onartzen da, hau da, hipotekatuak hipotekari aurre ezin badio egin, etxebizitzaren truke banketxearekin pakean geratzen da.
Berriozarko Udaletxeko alderdi politiko guztiak (PP ezik) era hori justuagoa ikusten dute. Hori dela eta, udal alderdiek Gobernuari eta Espainiako Parlamentuari “Emate Ordainketa” hipotekaren ordainketa bezala onartzea, ofizialki eskatu egin diete eta herri mailan udaletxeak neurriak hartu, horrelako kaleratzeak geldiarazteko.
Otsailaren 24an, goizeko 10etan, familia bat agindu judizial baten bidez bere etxebizitzatik irtenaraztea izango da. Berriozarko Hipotekaz Eraginez Plataforma osatzen duten kideok otsailaren 23an arratsaldeko 7’30etan udaletxearen aurrean kontzentrazio batera dei egiten dizugu, han, utzarazpen honen kontra eta ekintza hori babeste duen legediaren kontra gure desadostasuna adierazteko. !!ZATOZ!!


Berriozarko Hipotekaz eragindako Plataformaren kideak -  644214354


0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger