2012/04/28

Frantziak ez du Alzawad Estatu berri gisa onartu nahi

Joan den apirilaren 6an Touareg herriaren ordezkariek Alzawad Estatu berriaren independentzia aldarrikatu zuten. Nazio berria, orain arte Maliren iparraldea zen lurraldeetan kokatua, Touareg herri bereberearen aldarrikapen historikoa zen. Urte honetan, gerra labur baten ondoren, eratu da.
XX. mendean Afrikako iparraldean deskolonizazio prozesua eman zelarik, artifizialki sortu ziren Frantziaren menpe zeuden hainbat herriren muga berriak, Malirena erraterako. Orduan jadanik Touaregek Estatu propio bat eskatu zioten De Gaulle jeneralari baina horrek presiditzen zuen Gobernuak ez zuen kasurik egin, nahiago izan baitzuen ekonomikoki mendean mantentzeko errazagoak ziren Estatu artifizial handiagoak sortzea. Orduz geroztik Malin, Saharako beste hainbat herrietan bezala, gerra eta desoreka sozio-politikoa ohiko kontua izan da.
Azken egunotan Sarkozyren gobernamendua ahalegin guztiak egiten ari da Alwad, Touaregek sortu duten Estatu berriak, nazioarteko onarpena izan ez dezan eta mugimenduak abiatu ditu afrikar tropak bidal daitezela gobernari berrien kontra. 
Horretaz gehiago sakontzeko guztiz interesgarria da "le Journal du Pays Basque" kazetak gaur dakarren elkarrizketa.

 Entretien avec Masin FERKAL / Président de Tamazgha (“Monde berbère”), mouvement de solidarité avec le peuple berbère.Vendredi 6 avril dernier, le Mouvement de libération nationale de l’Azawad (MNLA) a proclamé l’indépendance de cette région touarègue située au nord de l’Etat malien. Hier, Alain Juppé, ministre français des Affaires étrangères, s’est félicité de la décision prise la veille par les chefs d’Etat ouest-africains d’envoyer des forces militaires régionales dans le nord du Mali. Entretien avec Masin Ferkal, président de Tamazgha (“Monde berbère”), mouvement de solidarité avec le peuple berbère basé à Paris.
gehiago irakurri


0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger