2012/10/05

Mendialdea Guraso Elkarteak prentsaurreko jendetsua osaptu zuen atzo



Gertakari larri batek astindu zuen Berriozar asteazken goizean, izan ere ikastetxe ondoko aparkalekuan auto batek lau urteko haur bat harrapatu baitzuen. Iragarritako istripu baten kronika izan zen, hainbat eta hainbat alditan gurasoek salatu duten bezala, Mendialdearako ibilbidea arriskutsua da, batez ere adin txikiko haurrendako. 
Atzo agerraldi jendetsu batez ihardetsi zuen “Mendialdea Guraso Elkartea”k komunikabideen aurrean, berriz ere jende aurrera agertzera behartuta, berriz ere salaketa bat egin beharrean. Nafarroako Gobernuak berea den erantzukizuna alde batera utzi baitu eta ez duelako haurren segurtasunari begiratu nahi. Argi eta garbi erran behar da Jose Iribas Jaunak zuzentzen duen Hezkuntza Sailak ez duela bere eskuetan dagoen ardura hau bere gain hartu nahi, haurrak baztertzen dituela dirua aurreztearen truke. Yolanda Barcina Andereak horrela agindu diolako. 
Borrokak aurrera jarraituko duela iragarri digute gurasoek, ez daude amore emateko prest. Bide horretan, gainera, ez daude bakarrik. Udala heiekin da, erdal lerroko guraso gero eta gehiago heiekin dira, Nafarroako Artekariak heien aldarrikapenen aldeko txostena kaleratu du, herria alde dute gehienbat...  Guraso horiek sekulako duintasun testigantza ematen ari dira euren borrokarekin eta emaitzak etorriko direlakoan gaude. 

leer en castellano

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger