Gure aldetik, jakin badakigun arren, nork bere arrazoiak dituela eta dena ez dela txuri ez beltz, aukeran grebarekin egon behar dela uste dugu. Hauexek dira gure arrazoiak:
·
Krisiaren babes ideologikoaren magalean indar
politiko kontserbadoreak eta neoliberalak burutzen ari diren erasoaren aurrean
langileriarekin egon behar delako. Oraingoan, aurreko deialdietan bezala, borroka
aukera guztiak baliatu behar direlako. Egoera larria da eta arazo partikularrek,
garrantzizkoak izan arren, ez lukete borroka orokorra oztopatu behar.
·
Europa mailako deialdi bat delako. Greziar,
andaluziar, bretoi edo portugaldar
langileriarekin egoteko aukera bat da; Europako kapitalari aurre egiteko aukera
bat da, langileriaren balore internazionalista baiatzeko aukera bat.
·
Azkenean, greba ez delako sindikatu baten edo
bestearen patrimonioa, beraz greba egiteak ez du euskaltasuna edo sentipen
abertzalea kaltetzen, indartzen du. Abertzaletasuna benetan ulertzeko langile
bezala ikuspegi internazionalistarekin jokatu behar delako.
Ez da gure asmoa eztabaida sakon
eta luze bat lerro gutxi batzuetan laburbiltzea, baina ideia nagusiak behintzat
aipatuak izan dira eta jarrera defendatua.
0 comentarios:
Publicar un comentario