2012/11/29

Desjabetzeen tragediari buruz Aralar Nafarroaren prentsa oharra.

Donezteben gertatu berri den heriotzaren berri izan ondoren, eta heriotza hori etxeko alokamenduaren ordainari pagatzeko ezintasunagatik burutu dela jakinez gero, gertakariaren balorazioa egin nahi dugu:
- Bere buruaz beste egin duen pertsonaren familiari eta hurbileko lagunei gure elkartasuna iritsarazi nahi diegu. Pertsona hori injustiziazko sistema baten biktima da, pertsonen oinarriko eskubideak bermatzeko gai ez den sistema baten biktima.
- Etxebizitza duina izateko eskubidea ez dago bermatua Nafarroan, ez eta Estatuko gainerako lurraldeetan ere. Premiazkoa da 1909ko Hipoteka-legea aldatzea eta, horrekin batera, ondorengo legislazio guztia, pertsona guztiek duten etxebizitzarako eskubidea burutzea eragozten duena.
- Madrilgo Gobernuan dauden burukideen hipokresia salatu nahi dugu, izan ere behin eta berriz kontrakoa erran arren, eskubide hori burutu ahal izateko behar diren neurriak hartzen ez baitituzte.
- Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu behar diren neurriak har ditzan alokatzeko etxebizitza parke bat sortzeko, gaur egungo eta etorkizuneko eskariari aurre egiteko nahikoa izanen dena.

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger