2013/03/10

Rubalcabaren ikasgaia

Xabier Lasa Berriozarko Alkateak eta Aralarreko taldekideak iritzi artikulu bat argitaratu du gaur igandea Berria egunkarian. Segituan artikulu osoa eskaintzen dugu.


Aspalditik genekien; 2007ko abuztuan gertatutakoa gogoratu besterik ez da egin behar jakiteko alderdi sozialistaren barrenean erabakiak Madrilen hartzen direla. Gainera, duela aste pare bat Roberto Jiménezek gogorarazi zigun. Egueseko UPNko alkatearen kontrako balizko zentsura-mozioaren aurkezpenaz ari zen orduan, eta literalki erran zuen PSOEren barrenean erabaki garrantzitsuak Madrilen hartzen direla.


Gauza bera berrestera etorri zen Rubalcaba jauna gurera aurreko egunean eta, bide batez, Nafarroako UPNri lasai egon daitekeela baieztatzera; nahi izanez gero legealdi osoko gobernua segurtatua duela, alegia. Izan ere, Madrilgo PSOEk ez du abenturarik nahi abertzaleekin. Nahiago du Nafarroan alderdi gisa desagertu edo ezerezaren hurrengoa izatera pasa ezi estatu mailako kontraerranak sortzea baino. PSOE —eta horrek barne hartzen ditu PSN eta PSE— ezer baino lehen espainiarra dela gogoratu digu, eta alderdiaren Estatu mailako interesen zerbitzura dagoela. Ondorioz, Nafarroa bi urte gehiago eskuinaren agindupean, eta PSN kili-koloaren zeremonian, egun batean hemen, bihar han, gaur baietz, bihar ezetz. Funtsezkoa sekula zalantzan paratu gabe.
jarraitu irakurtzen



0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger