Ostegun 17an ospatutako
guraso batzarrean Udaleko ordezkariek iragarri zuten aldaketak
egonen direla heldu den ikasturtean Berriozarko Musika Eskolan.
Lege berrien zain
Madrilgo Kongresuan eta
Nafarroako Legebiltzarrean laster eztabaidatuko diren udal lege
berrietan dioena onartzen bada, Musika Eskolen gestioa udaletatik
Nafarroko Gobernura pasa daiteke epe ertainean. Estatuko Gobernuak bultzatzen duen Tokiko Administrazioa erreformatzeko legeak aurrera egiten badu, gainera, urtero musika eskolen gastuaren gaineko defizit-muga zehatz bat ezarriko
da eta hauek derrigortuak egonen dira markatzen dieten gastu-muga betetzera,
gestioa noren esku dagoen inporta gabe.
Aldaketak tasetan eta
taldekako klaseetan
Gaur egunean Musika
Eskolak duen 326.000 €ko defizita (217.000 Berriozarko Udalarentzat
eta 109.000 Berriobeitikoarentzat) %10an murrizteko helburuaz Udalak
egokitzapen batzuk proposatu zituen atzoko agerraldian. Bi motakoak dira:
- Tasen igoera: heldu den ikasturtean hogeita bost urtetik gorako ikasleek eta eskolan zortzi urte baino denbora gehiago ikasten daramaten 18 urtetik gorakoek %25eko igoera jasoko dute matrikulan. Horrek erran nahi du ikasle horietako bakoitzak 113 €ko igoera jasoko duela urteko matrikulan. Hemezortzi urtetik beherako ikasleek orain arte bezala jarraituko dute.
- Taldekako klaseak: aurrerantzean ikasleek astero egiten duten taldekako instrumento klaseak lau ikasle gutxienez osatuak egon beharko dira. Desagertzen dira, bada, bi edo hiru ikasletako klase Taldekako klaseakkolektiboak.
Bi zuzenketa horiekin
udal gobernuak uste du heldu den urterako aurreikusitako %10eko aurrezpena lortuko
duela eta Musika Eskolaren gestioarekin aurrera segitu ahal izateko
baldintzetan mantenduko dela, Nafarroako Gobernuarekin eskuduntza
negoziatzeko beharrean aurkitzen bada.
0 comentarios:
Publicar un comentario