Zoritxarrez jokaera faxista hauek ugaritzen ari dira azken bolada honetan Nafarroan, frankismoaren zapalketak eragindako biktimei omentzen zaienean bereziki. Frankismoaren berpizkunde bat ote da? Jokaera hori gorpuzten bada, Europako beste herrietan gertatzen ari den nazismoaren eta eskuin muturraren esnatze baten aurrean egon gintezke. Harrigarria da, hala ere, instituzio Foraletatik zein Estatukoetatik dagoen pasibotasuna. Artikakoa azken kapitulua da, urtarrilean Amaiurkoa izan zen, maiatzean Artesiagakoa... ez da ahots instituzionalik entzun -udalena salbu- gertaera larri horiek ikertuko direla errateko edo gaitzespena agertzeko.
Eta Berriozarren?
Horixe da berehala burura datorkigun galdera. Artika izan zen plakak paratu zituen lehen udala, Berriozar bigarrena. Susmoa dugu hurrengoak izanen garela plaken kontrako eraso bat jasotzean. Erne egonen gara hala ere, eta gure esku dagoena eginen dugu horrelakorik gerta ez dadin.
0 comentarios:
Publicar un comentario