Ezaguna denez, duela bi urtera arte Berriozarko haur eskolaren gestioa pribatizatua zegoen. Horrek NaBairen filosofia ezkertiarraren kontra tupust egiten zuen aurrez aurre eta kudeaketa eredua aldatzea deliberatu genuen. Izan ere, hezitzaileen lan baldintza duinak bermatzeko, proiektu pedagogiko egokia zuzentzeko eta plantila bera sendotzeko ezinbestekoa da apostu ekonomiko eta pedagogiko egokia egitea eta hori kudeaketa zuzenarekin baizik ez da bermatzen. Orain arte, alta, udal plantilan sartu gabeko kontratu administratibo batekin zeuden langileak. Gure ustez udal batek ematen dituen ezkertiar jokatzeko aukeren artean bere zerbitzuen izaera publikoa segurtatzea da nabarmena. Guk argi dugu UPNk azken hamarkadan zabaldu duen zerbitzu publikoak pribatizatzeko jarrera txarrarekin bukatu nahi dugula, horrek langileen eskubideen zapalketa baizik ez dakarrelako eta udal autonomiari kalte egiten diolako. Horregatik gure apostuari eutsi nahi diogu eta, gastua igoko dela jakin arren, bere horretan mantendu.
Haur eskolari lotuak 27 lagunek egiten dute lan: 12 hezitzaile lanaldi osoko dedikazioarekin, 10 lanaldi erdikoak, zuzendari bat, haur hezkuntzako koordinatzaile bat eta hiru garbitzaile.
Urtarrilean eztabaidatuko da proposamena osoko bilkuran. Plantila organikoaren onarpena lotua dago urteko aurrekontuen onarpenarekin, beraz aurrekontuak onartuak izaten ez badira, plantila ezta ere. Ez da kontu erraza, iaz gertatu zena kontuan hartuta, baina hala ere Nabaik bere eskuan dagoen guztia eginen du onarpena errealitate bihur dadin.
0 comentarios:
Publicar un comentario