Antolaketaren helburuak dira, batetik, ikuskizunen bidez kultura zuberotarra ezagutzeko aukera zabaltzea Berriozarren eta, bestetik, bi herrien arteko harremanak sendotzea.
Goizeko lehenengo ekitaldia 11:00etan hasiko da, Zuberoako musikari eta dantzarien kalejira abiatuko baita, Berriozarko hainbat talderekin batera (Dantzari Txikiak, Joaldunak eta Erraldoi eta Kilikien Konpartsa). Kalejira Eguzki plazan bukatuko da eta bertan dantzaldia eginen dute (Ilargi parkean, euria eginez gero). Jarraian Zuberoako hainbat produktu jarriko dira salgai azokan: gazta, hestebeteak, taloak...
Herri bazkarian parte hartzeko txartelak 15 euroren truke (haurrek 10) erosi ahalko dira Herria tabernan eta Ekia Ekodendan. Bazkalondoren abeslariak eta bertsolariak arituko dira. 18:45ean Zuberoako dantzarien ikuskizuna eskainiko da frontoian, sokatira txapelketako finalean. Eguna bukatzeko 19:30ean Maddi Oihenart abeslari zuberotarraren emanaldia antolatu da Musika Eskolan (sarrera: 8 euro).
Xiberoko Botza irratia eta Berriozarko Udala dira egunaren antolatzaileak, Berriozarko hainbat kultur talderen laguntza izan dutenak.

0 comentarios:
Publicar un comentario