2011/01/07

Aragoi esnatzen ari da

Aragoi, Nafarroako hegoaldean dagoen herri handi eta anitza. Historikoki Euskal Herriaren etsai gisa ikusi dugu, bertan (Sos-en hain zuzen) jaio baitzen Fernando Errege Katolikoa, Nafarroako Erresuma armen indarraz konkistatu zuena.
Baina Aragoi historia zaharreko herria da, hizkuntza propioa du: aragoiera; eta azken urteotan herri izaeraren susperraldia sortzen eta loretzen ari da. Horretan zerikusia izan du duela hilabete batzuk zendu zen Jose Antonio Labordetaren eta bera bezalako hainbat lagun zintzo eta ezkertiarren lanak, denborak ez du zentzuzko ahalegina bazterrean uzten. Gaur egun, bideoan ikus daitekeen bezala, gazte belaunaldi berri batek hartu du aragoiera defendatzearen lekukoa hartu du.
Nork daki? Baliteke etorkizunean Madrilgo asmo homogenizatzaileei aurre egiten diegunen borrokan aragoiar asko bidelagun izatea. Herrien arteko elkartasunaren indarra aurrera doala erakutsiko luke horrek.
Bizkitartean aragoiar batzuek Sabiñanigon, Biescasen eta beste tokietan grabatu duten aragoieraren bultzapenerako bideo bat eskaintzen dugu. Merezi du ikusteak.

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger