Aurtengo apirilean Korrika ospatuko da Euskal Herrian AEKren eskutik, 17. edizioa dagoeneko. Konkretuki apirilaren 7a aterako da Trebiñutik eta hil beraren 17an Donostiara iritsiko. Betiere lasterketa euskaltzale eta herritarraren helburu inportanteenetako AEKrako dirua biltzea da, euskal herritarron euskalduntze-lanean segitu ahal izateko. Horrekin batera asmo kulturalak eta euskararen aldeko jarrerak bultzatzearenak ere baloratu behar dira.
Horregatik guztiagatik Berriozarren ere Korrika Batzordea antolatu nahi da eta bilera baterako deitu da heldu den urtarrilaren 19an, arratsaldeko 7etan, Auzalor euskaltegian. Garrantzizkoa da denok parte har dezagula Korrikaren aldeko lanean, gehiago ere une honetan, euskararen kontrako sektoreek Korrika zikintzeko ahaleginari eutsiko diotean, aurreko edizioan gertatu zen bezala. Antolakuntza zintzo eta langilea izan daiteke horri aurre egiteko modurik hoberena.
0 comentarios:
Publicar un comentario