2011/11/17

ETBren alde

Nafarroako agintea behin eta berriz demokrazia eredu gisa agertzeko ahaleginean saiatzen den arren, gero eta nabarmenago ikusten da gauzak ez direla erakutsi nahi diguten bezala. ETBren auzia dugu seinale argi bat. TDTa legez ezarri denetik bi urte betetzeko bidean gaudelarik, oraindik ez dago aukera Nafarroan ETB bide horretatik hartzeko, modu analogikoan bakarrik ikus daiteke mementuz eta ez dirudi gauzak aldatuko direnik, epe laburrean bederen. Horretaz landa ETBk sortu zituen bi kanal berri: 3 eta 4, ez dira hartzen Nafarroan ez TDTn ez analogikoan. Kontu larria da hau ez nolanahikoa. Izan ere ETB 3k euskaraz har daiteken haur eta gazte programazio osoa ematen baitu. Horregatik argi dago ETB 3 Nafarroan ezin hartzea ez dela kasualitate kontu bat, Nafarroako eskuinak ongi pentsatua duen estrategia politikoa baizik, estalitako zentsura politiko modu bat, hobeki erranda. Izan ere Nafarroan, EAEan bezala, hagitz inportantea da haurrek telbista euskaraz modu normalizatu batez ikustea, batez ere murgiltze hizkuntz eredu batean ikasten dutenek, D eredukoek kasu. Gaur egun aukera hori eragozten zaie nafar haurrei eta Clan edo Disney Chanel bezalako bodrio amerikarrak ikustera behartzen. 
Kontuan hartzen badugu Nafarroako Gobernuak milioi euro banako diru-laguntza ematen diela Nafarroan emititzen duten Canal 4ri, Canal 6i eta Popular TVri -euskaraz minutu bat ere emititzen ez duten kanalak- barregarria geratzen da ETB Nafarroan hartzeko bitarteko teknologikoak (milioi bat euro baino gutxiago balio dutenak) ekonomikoak direla sinestea. ETBrekin gertatzen ari dena zentsura politiko baten froga erakusgarria da, Nafarroan burutzen dena eta demokrata izena daramaten alderdiek bultzatzen dutena.

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Mucha ETB en euskera y mandangas pero luego poneis un Tanatorio en Berriozar. Los vecinos están que trinan pero a vosotros el único pajarico que os preocupa es el de los vascos de la ETB.
A otro pájaro con ese trinar!!

TANATORIK EZ!!-NO AL TANATORIO EN BERRIOZAR

Anónimo dijo...

Estos (o este) de UPN siempre igual. Aburrís a las vacas.

Anónimo dijo...

Si poner un tanatorio en ese local es legal, no se donde esta el problema, te parecera bien o mal, pero si legalmente se puede instalar,no conseguireis nada. Aunque supongo que mejor un velatorio que un bar latino o un puticlub ¿no?

Anónimo dijo...

Seguro que lo del puticlub os parece bien si lo poneis en euskera. Todo sea por el aprendizaje de lo oral ¿no?

¡NO al tanatorio!

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger