Besteen artean Ernesto Prat-en atxiloketaren inguruko mozioak, aztertu zen azken puntuak, sortu zuen espektatiba gehien. Bildu mozio neurriko eta orekatu bat aurkeztu zuen, hiru puntutan laburbilduta: 1- Ernestoren errugabetasun-presuntzioa errespeta daitezela komunikabideen eta alderdi politikoen aldetik. 2- Elkartasuna familiari eta Ernestori auzi berean auzipetuak dauden gainerako lagunak bezala behin behineko askatasunean atera dadila. 3- Frantziako eta Espainiako gobernuek erantzukizunez har dezatela bake eta normalizazio prozesuaren burutzea bere azkenetaraino.
Eztabaidan berehala ikusi zen UPNk, PSNk eta PPk ez zutela aintzakotzat hartzen mozioan eskatzen zena, hain zuzen ere lehen momentutik uko egin ziotelako errugabetasun-printzipioa kontuan hartzeari eta Ernesto terrorista gisa kalifikatu zuten. Etengabe adierazten duten topikoetara mugatu zen alderdi horien arrazoi ematea.
NaBaik eta Bilduko ordezkariek, aldiz, duintasunezko defentsa egin zuten, euskal gatazka indarkeriaren eremutik aldentzeko eta klabe politiko hutsetan kokatzeko ahaleginean ari zirela nabari zen. Bi indar horien aldeko bozkarekin eta I-Eren abstentzioarekin onartu zen aipatu hiru puntuak aldarrikatzen zituen mozioa.
0 comentarios:
Publicar un comentario