2012/05/21

Denok Euskal Eskola Publikoarekin

Egun zoragarria genuen antolatua. Urte osoan zehar buru-belarri lanean ibili dira gurekin batera Mendialdea ikastetxeko kideak eta Berriozarko herria jai handi hau aurrera atera ahal izateko.

Egun hauetako aurreikuspenek eguraldi txarra izango genuela adierazten ziguten. Beraz, azken egunetan, egitarauari dagokionez aldaketak egin behar izan genituen. Ahalik eta ekitaldi eta kontzertu gehien karpen estalpetara eraman, baita karpak ere mugitu eta zonaldeak beste modu batera antolatu. Helburutzat, adin guztiek nolabait jaiaz gozatzea genuen, horregatik txikienei begirako ekitaldiak karpara eraman genituen. Eta Vistabellako eremua karpa batez estali genuen.
Aurreikuspenak gaurkoan egi bilakatu dira. Egun osoan zehar euria izan dugu. Eta honek, aurreikusia genuen bezala, jende gutxiago etortzea ekarri du.
Hala ere, eskertu beharra dago, batetik, urte guzti honetan lanean egon diren Berriozarko kideei. Baita azken aste honetan dena atontzen ibili diren bolondres guztiei. Eta nola ez igandean ere lanean aritu direnei. Beraiek guztiei esker atera ahal izan dugu jaia aurrera.
Eskertu nahi diogu ere, eguraldia ona ez zelarik ere, hona etorri den jende guzti horri. Euskal Herriko herrialde ezberdinetatik hurbildu zaigu jendea. Eta giro paregabea jartzea lortu dugu denon artean. Egunak aurrera egin du eta berarekin jai giroak ere. Denon artean lortu dugu.

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger