2012/07/16

Islandiaren eredua berriz ere

Badakigu kanpotik begiratuta gauzak sobera idealizatzeko joera dagoela eta, hain segur, Islandian gauzak ez dira hemendik batzuetan agerrarazten ditugun bezain eder eta errazak.
Dena dela, inportanteena da Islandian kapitalismoaren guruekiko morrontzarik gabe jokatu dutela eta moldeak hausteko gai izan direla.
Hemen, eta Europako beste bazterretan tristeena zera da: Brusela deitzen dugun ente ekonomiko guztiz indartsuak agindu eta gure agintari politikoek obeditu baino ez dutela egiten, kapitalismo basatiari aurre egiteko inolako irudimenik gabe.
Tenorea da "zorra" delako hori ordaintzearen kontra, guk ez baitugu sortu eta ordaintzeak kalte baizik ez digulako egiten. Ordain dezatela heiek, garai batean oparotasunean bizi izan zutena orain "zor" bilakatu den diru-mailegu horiek gozatuz. Bankariek eta bizkarroi politikoek ordain dezatela zorra, baina ez murriztu ezer gastu sozialetan.

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger