2012/08/01

Elikadura burujabetza: beharrezkoa dugun oreka bilatzeko saiakera


Elikadura burujabetza bizi dugun mundu finitoan oreka bilatzeko bidea dugu. Jasangarritasunaz aritzen garenean, ezinbesteakoa da elikaduraren ekoizpenean ere jasangarritasunaren aldeko pausuak ematea.
Azken urteetan ingurumenarekiko sentsibilizazio handiagoa dugun heinean, guztion egunerokotasunean orekak duen garrantziaz jabe egin gara. Argi dago gehiegikeriek pertsonei kalte eragiten dien moduan, lurrari ere kalte egiten dietela. Nahi edo ez, lurrarekiko eta bertan sortzen diren lehengaiei hertsiki loturik gaude eta ondorioz, ditugun baliabideak sistematikoki xahutzen diren heinean, gure buruari kalte baino ez diogu egiten. Beraz, sistema aldatzea eta aro berrian ditugun baliabideak modu eraginkorrean lantzea eta erabiltzea ezinbestekoa izango da.
Kontuan izan ditzagun hainbat datu: elikadura balantzari dagokionez, gure lurraldean sorturiko produktuak gure beharren %5 soilik asetzen dute; lur emankorrenak zementuz bete dira; azpiegitura erraldoiek nekazarien lurrak zeharkatu eta desjabetzeen bitartez hainbat lur galdu dira. Egoera honek gure dependentzia areagotu baino ez du egiten.
Bestalde, bertan sortzen ez diren elikagaien produkzioak beste herrialdetan sotzen dituzten arazoak ere aintzakotzat hartzea ezinbestekoa da, esate baterako: orokorrean monokultiboak gailendu dira lur emankorretan, transgenikoen hedapena izugarria izan da, ustiaketa erabat mekanitzatzen joan da nekazariak hirigune handietara eramanez eta, ondorioz, txirotasuna areagotu da; mundu mailako elikagaien produkzioaren %80 enpresa gutxi batzuren esku dago, enpresa hauek ur-hornikuntzaren ustiapena ere beregain hartzen ari dira, etab. luze bat.
Argi dago arazoa sistemikoa dela. Menpekotasun globalizatu baten baitan gabiltza eta duela urte batzu aski ezaguna zen “globalean pentsatu eta lokalean eragin” inoiz baino indar gehiago duen leloa bihurtu da. Duela urte batzuk gizartea elikatzeko nahikoa elikagai produkzio gaitasun ez zegoela esaten zen, baina hori datuek erabat ezeztatu dute: produkzioa hirukoiztu denean, biztanleria bikoiztu baino ez da egin eta goseteek berdin darraite. Elikagaien mugimendu transnazionalei herrialde ezberdinetan sotzen dituzten ingurumen kalteen erantzunkizuna leporatzen ez zaien bitartean eta beraien produktuei dagozkien tasak ezarri, nekez eman diezaiokegu egoerari buelta.
Gure ustean, administrazioen ardura da jendartea elikatzeko baliabideak bultzatzea eta kanpoko elikagai zorra murriztea. Bide hau landu ezean, enpresa transnazionalekiko menpekotasuna areagotuko da eta edonolako burujabetza ezinezkoa izango da, azken finean, finantza sisteman argi ikusten den moduan, estatuen eragiteko ahalmena eskasa eta sinbolikoa baino ez baita izango.  Oinarrizko baliabideen ustiaketa gutxi batzuren esku uztea, menpekotasuna eta txirotzearen hazia ereitea baino ez da. Elikadura burujabetzan ematen diren pusuak aberastasunaren banaketa juxtuago baten aldeko pausoak dira.

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger