2012/08/11

Nafarroako gobernuak beren zerga-betebeharrak egunean ez dituzten erakundeekin hitzarmenik ez egiteko eskatu dute Xabi Lasak eta Txentxo Jimenezek

Nabaiko Txentxo Jimenez eta Xabi Lasa aralarkideek eta Juan Carlos Longas independenteak lege-ekimena aurkeztuko dutela adierazi dute, horren xedea erakundeekin egiten diren hitzarmenak arautzea da, beren zerga-betebeharrak egunean ez dituzten horiek onuradun suerta ez daitezen, Osasunari erreferentzia argia eginez.


Txentxo Jimenezek adierazi du legeak denontzako berdina izan behar duela eta onartezina dela “Osasunaren kasuan bezala, gobernuak beren zerga-betebeharrei aurre egiten ez dieten erakundeekin elkarlan hitzarmenak sinatzea”. Hori dela eta, erakunde zordunekin elkarlan hitzarmenak sinatzea galaraziko duen lege-ekimena sustatuko du Nabaik, “ezin zaio diru-laguntzarik eman zergak ordaintzen ez dituenari”, nabarmendu du Txentxo Jimenezek.
segi irakurtzen

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger