Urriaren udal osoko
bilkuran zehar UPNk aurkeztutako mozio batean, ezen Atarrabiako
festeetan ospatu zen euskal presoen aldeko omenaldian hango Alkateak
izan zuen parte-hartzea gaitzesten zuena, hain zuzen, NaBaiko udal
taldeko zinegotziek boto desberdina eman zuten. Bereizketa bigarren
puntuaren bozketan gertatu zen, ETAk eragindako biktimak aipatzen
zituena. Gertakari nahasi horren aurrean, Berriozar-Nabai udal
taldeak gertatutakoaren gaineko azalpen bat eskaini nahi du:
1-
Boto bereizketa hori eman zen mozioaren bi puntuak banan banan
botatzean zinegotzien arteko koordinazio faltagatik, izan ere udal
taldeak ez baitzuen posibilitate hori aldez aurretik aztertu eta ez
zuen pentsatua eraman horren aurrean jokatzeko estrategia adostua.
Akats bat izan zen eta akats gisa onartzen dugu; bide batez
konpromiso publikoa hartzen dugu neurriak hartuko ditugula horrelako
akats bat berriz ere gerta ez dadin.
2- Gaiaren funtsari buruz Berriozarko NaBaik argi eta garbi utzi nahi
du indarkeria politikoaren biktima guztiekiko bere elkartasuna, beti
egin duen bezala. Baina horrek ez du erran nahi talde batzuek
daramaten biktimak bere interes politikorako erabiltzeko jokaera
onartuko dugunik, mozioa proposatu zuen taldearena bezalakoa.
3-
Berriozarko NaBai taldeak bere batasuna adierazi nahi du Berriozarren
aldeko lanean segitzeko, bat eginik gaude hauteskundeetara aurkeztu
ginenean eraman genituen programa eta helburuak aurrera ateratzeko
asmoan; horiek eman zigutelako berriozartarren babes nagusia udal
hauteskundeetatn.
4-
Berriozarko NaBaik udala gobernatzen jarraituko du gaur egun
indarrean dagoen udal gobernuaren arabera eta gobernuan dauden
zinegotzi guztien parte-hartze aktiboaz.
Berriozarren emana,
2012ko azaroaren 2an.
Sinatua:
Xabier Lasa, Inma del Río, Patxi Unzue eta Luis Castro. NaBaiko
hautetsiak Berriozarko udalean.
0 comentarios:
Publicar un comentario