2013/06/11

Lur jauziak Berriozarren euriaren ondorioz

 

Asteburu honetako euriek ez dute Berriozar inguruko beste herriak bezainbeste kaltetu, hala ere ez gara erabat libre geratu soberako uraren eraginetik.
Oro har azpimarratu behar dugu azken urtean Udalak egindako kolektore eta estolden garbiketak eta akatsen zuzenketa bereziek ur bilketa egokia erdietsi dutela eta ez da ur gainditze garrantzizkorik gertatu kale eta etxebizitzetan. Kasu honetan albisterik ez egotea albiste hoberena da.
Beste aldetik lur jauzi batzuk eman dira Ezkaba mendian eta militarren kaxernen aldetik, eta horiek bai arazoren bat sorrarazi dute. Besteak beste itxita egon da Berriozarko auzo zaharra eta Oronsospe auzoaren arteko bidea, bai eta auzo zaharra eta Mendialdea lotzen dituen oinezko bidea ere. Kuartelen aldean, ur bilketa txarraren eraginez, tiro eremurako bideak desegin eta harri hondar guztiak bidera erori dira, bideoan ikus daitekeen bezala. Horrek bidetik pasatzea eragotzi du.
Eskoletako bidearen kasuan eta Arizdiko iturrirainokoan lurra izan da bide gainean erori eta bidea oztopatzen duena. Negu eta udaberri honetako euriek mendiaren lurazpia urez betea utzi dute, eta ezin dute ur gehiago hartu, horregatik kantitate handian erortzen delarik zuzenean maldan behera doa, horrelako lur korrimenduak sorrarariz. Horren ondorioz, gotorlekurako errepidea moztuta geratu zen igandean Artikako dermioan.
Dena den kaltea ez dira oso handiak izan gure udaleeta epe laburrean konponduko dira. 

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger